Abuztuaren 18an, CaixaBank Masterseko Altsasuko jaialdian Pablo Lopez de Goikoetxeak omenaldia jaso zuen bizi guztian pilotaren alde egindako lanarengatik. Altsasu Kirol Elkarteko pilota arduradun eta Nafarroako Pilota Federazioko hautatzaile eta material arduradun izandakoa "oso eskertuta" dago.
Lopez de Goikoetxea Otadiko Kristo Deuna Pilota Torneoaren antolakuntzan murgilduta dago. Finala irailaren 17an jokatuko da.