'Ama-das' film dokumentalaren emanaldia

Guaixe 2023ko aza. 13a, 15:26

'Ama-das' filmaren une bat. ENBUENSITIO.COM

Azaroaren 20an, astelehena, Marga Gutierrez zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean, Filmoteka Nafarroan programaren eta Altsasuko Udaleko Berdintasun zerbitzuaren Azaroaren 25aren egitarauaren barruan. Egileek lana aurkeztuko dute.

Sinopsia: Idoia, Pili, Rosa eta Emma lakuntzarra ezgaitasunen batekin bizi dira. Ahalduntze-tailer batera joango dira, eta bertan autoestimua eta bizitzari aurre egiteko tresnak landuko dituzte. Haien beldur, zalantza eta kezken atzean, ohartzen gara badela batzen dituen zerbait sakonagoa: indarkeria. Eta galdera bat beti euren buruan... Maitatuak sentituko al dira inoiz?

Emanaldia: Filmoteka Nafarroan programaren barruan proiektatuko da, eta egileak bertan izanen dira. Altsasuko Udaleko Berdintasun zerbitzuaren Azaroaren 25 Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako egunaren harira antolatutako egitarauaren barruan.

Azaroak 20, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian.

Sarrerak: euro bat, Iortia kultur gunearen webgunean eta txarteldegian.

Hizkuntza: jatorrizko bertsioa, azpitituluduna, gaztelaniaz.

Erlazionatuak

Bizirik, kontatzeko

Erkuden Ruiz Barroso 2022 aza 23 Lakuntza