Udalak 61.364,65 euroko balioa duten lanak eman ditu

Guaixe 2023ko abe. 21a, 11:30

Zelandi kiroldegiko gimnasioan ariketa egiten. ARTXIBOA

Futbol zelaian, eskolan eta kiroldegian hobekuntza lanak eginen dira.

Altsasuko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak abenduaren 19an egindako bilkuran hainbat inbertsio egiteko bidea eman zuen. Hala, Dantzaleku futbol zelaia materialez hornitzeko 15.430 euroko kontratuari oniritzia eman zion. Oniritzia jaso zuen Zelandi eskola publikoan pedagogia parke bat jartzeko 13.966,65 euroko kontratuak. Azkenik, Zelandi kiroldegiko bi lanetarako kontratuek ere batzarraren oniritzia jaso zuten: diferentzialak eta larrialdietako argiak aldatzeko 9.600 euroko kontratua eta klimatizazioa erregulatzeko sistema berritzeko 22.368 euroko kontratua. 

Bestetik, udalak bigarren aldiz San Pedro A 2 multzoko familia bakarreko etxebizitza enkante bidez salgai jarri zuen. Oraingoan ere ez du eskaintzarik jaso.