AGAbonak eguberrietarako eta ilbeltzerako programa antolatu du Altsasuko Gazte Asanbladak. Abenduaren 22an, ostirala, Shtskr eta DJ Salda dago taldeen kontzertua izanen da gaztetxean; abenduaren 30ean, TriviAGA gazte asanbladaren eta gaztetxearen inguruko galdera eta erantzun txapelketa izanen da; ilbeltzaren 3an Sara Mariazkurrena psikologoarekin buru osasunaren inguruko hitzaldia izanen da, eta 5ean, osteguna, Azken sustraiak eta S.B. taldeen kontzertuak.
Eguberriak amaituko diren arren, AGAbonak egitarauak aurrera eginen du eta ilbeltzaren 12an, ostirala, Bass band kontzertua izanen da. Ilbeltzaren 13an eta 20an, larunbatak, mus eta Magic txapelketak izanen dira, hurrenez hurren. Programarekin amaitzeko ilbeltzaren 27an, larunbata, Xuar talde sakandarraren eta Brainwashed taldearen kontzertuak izanen dira.
AGAbonak 2023 egitaraua
Altsasuko Gaztetxean
Abenduak 22 ostirala
23:30 Kontzertua: 2htzskr eta DJ Salda dago.
Abenduak 24 igandea
19:30 Taloak (Olentzero eta Mari Domingiri harrera), Gure Etxean.
Abenduak 30 larunbata
22:30 TriviAGA galdera eta erantzun jokoa.
Abenduak 31 igandea / Ilbeltzak 1 astelehena
01:00 Elkartasun brindisa.
Ilbeltzak 3 asteazkena
Hitzaldia: buru osasuna, Sara Mariezkurrena psikologoarekin.
Ilbeltzak 5 ostirala
Elkartasun gaua
00:00 Kontzertuak: Azken sustraiak eta Poxpol taldeak.
Ilbeltzak 12 ostirala
Kontzertua: Kinbonbo Brass Band
Ilbeltzak 13 larunbata
16:30 Mus txapelketa. Izena ematea egunean bertan, bikote bakoitzak 5 euro. Sariak: txerrikumea; afaria Arkangoan; ardoa eta gazta.
Ilbeltzak 20 larunbata
09:30 Magic The Gatering Gaztetxeko Txapelketa. Pauper formatua (proxyak erabil daitezke eta kartak utziko dira). Izena ematea: 644 754 769 (Whatsapp bidez).
Ilbeltzak 27 larunbata
23:00 Kontzertua: Xuar eta Brainwashed taldeak.