Altsasuko kintoen egun handia

Guaixe 2024ko otsailaren 5a

Herriko makila hartuta, kinto ospakizunekin hasi dira Altsasuko kintoak. Eguerdira arte eskean aritu dira, eta bitartean buruzagiak kintoek apaindutako opilak jasotzen joan dira. Geldiune bakoitzean jota eta porrusalda dantzatu dute.