Klinika handitzeko proiektua bidea egiten ari da

Guaixe 2024ko ots. 20a, 11:18

Klinikaren handitzea jasotzen duen planoa. UDALA

Administrazio bete beharrak aurrera doaz.

Josefina Arregi klinika psikogeriatrikoak etorkizunean 31 oheko ospitalea izanen du. Osasun erakundea kudeatzen duen fundazioak 1,5 milioi baino gehiago inbertituko ditu horretarako. Lanak aurrera egiteko administrazio bidea egiten ari da proiektua. Xehetasun azterketa dagoeneko behin betiko onartuta dago. Jarduera lizentzia ere eskatua du. 

Egungo ospitale gunea ekialderantz luzatuko da handitze lanen lehen fasean. Guztira 407,87 m2 izanen dira. Handitzen lanen bigarren fasean tanatorioaren eta lehen fasean handitutakoaren artean eraikina eginen da. Hark 618,20 m2  izanen ditu. Beraz, bien artean 1.026,07 m2-ko azalera hartuko dute. Eraikinen artean 288 m2-ko patioa geldituko da, eta patioaren perimetroan gehienez 271 m2 izanen dituen estalpea izanen da.