Maiatzaren 3an, ostirala, Altsasuko lehenengo ezkil errepika izanen da, eta igandean, maiatzaren 5ean, igandea, Artisau Azoka ospatuko dute. Horren inguruan Alde Zaharreko festak ospatuko dituzte altsasuarrek asteburuan. Altsasuko Udalak eta gaztetxeak egitarauak prestatu dituzte.
Larunbat eguerdian, Gure Etxearen aurrean, 7. ELE festa ospatuko dute euskaltzaleek: mintzodromoa Idoia Granizo eta Ekain Alegre bertsolariarekin, Kidam Magoa eta auzatea izanen dira, Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak, AEKk, Guaixe Fundazioak, AGAk, Aizpeak, Pikuxarrek eta Iratxo elkarteak antolatuta.
Altsasuko Gazte Asanbladak maiatzaren 4an antolatutako bazkarirako txartelak Lezean, Arakangoan eta Xumen eros daitezke, 12 eurotan. AGAk 13:30ean plazan antolatu duen apostuaren ondoren urteroko aitortza makila emanen du.
Altsasuko Udalak jakinarazi duenez larunbatean eta igandean Gartzia Ximenez kalea oinezkoendako jarriko da eta, beraz, autoen zirkulazioa maiatzaren 4an 11:00etatik 15:00etara eta maiatzaren 5ean 10:00etatik 15:00etara itxita egonen da. Festak berdintasunean ospatzeko deia egin du udalak ere; etxeko eta familiako ardurak denon artean uztartzea eta ezezkoak ezetz esan nahi duela beti gogoratu du. Bestetik, festaz gozatu ahal izateko arduraz kontsumitzeko aholkua eman du ere Altsasuako Udalak.
2024ko Alde Zaharreko festak eta Artisau Azoka
Maiatzak 3 ostirala
20:00 Pintxopotea, gaztetxean, AGAk antolatuta.
20:30 Aurkezpen sorpresa, gaztetxean, AGAk antolatuta.
22:30 Kontzertuak: Deserrite eta Kontralde taldeak, gaztetxean, AGAk antolatuta.
Maiatzak 4 larunbata
10:00 BERTAN BEHERA Bargagaingo Igoera-Izelai Hotel Sari Nagusia, Navar Trail Kopa, Foru plazatik, Dantzaleku Sakanak antolatuta.
11:30-13:30 Altsasuko Erraldoien konpartsa, Altsasuko eta Etxarriko gaiteroez lagunduta. Irteera, Iortia; iristea, Foru plaza.
12:00 ELE festa: Mintzodromoa Idoia Granizo eta Ekain Alegre gai jartzaileekin; Kidam Magoa eta auzatea, Gure Etxearen aurrean (eguraldi txarrarekin Gure Etxean).
13:30 Apostua, plazan. Ondoren, aitortza makilaren esleitzea, AGAk antolatuta.
15:00 Bazkaria, Zelandi frontoian, AGAk antolatuta.
17:00-19:00 Ludoteka plazara! Ginkana, tailerrak, jolasak eta abar, Foru plazan (eguraldi txarrarekin Ludotekan).
17:30 Eztanda Txaranga, herritik zehar, AGAk antolatuta.
18:00-20:00 Josketa, lentzeria eta ehoziri ikastaroetako lanan erakusketa, Gure Etxean.
19:30-21:30 Aiko taldearekin erromeria, Foru plazan.
21:30 Magrak, gaztetxean, AGAk antolatuta.
22:00 DJ Boletus Rumberus, gaztetxean, AGAk antolatuta.
Maiatzak 5 igandea
09:00 Dianak Burunda txistulariekin.
10:30-14:30 Artisau Azoka eta taloak, Foru plazan (eguraldi txarrarekin Iortia zabalgunean).
Partehartzaileak: Amillano gaztak; Jose Manuel Herrero Buruhandiak; Asier Crespo, larrua; Iruleak; Taila eskola; Alejandro Rellan, makuluak; Idoia Jimenez, osagarriak; Iñaki Villanueva, zura lanketa; Jose Luis Etxeberria, saskigilea; Zubietako taloak; Ramon Paniagua, momotxorroak; Jon Dufurrenea, kaikuak; Ehoziriak; Lentzeria; Jose Maria Larrañeta eta Javier Goikoa, Oholak; Itziar Nazabal, ehun margoa; Forjas Brun; Susana Santano, kakorratz lanak; Arriaga, zesta punta; Carmelo Llena, pilotak.
10:45 Altsasuko Udaleko Udablantzaren irteera, Otadiako Kristo Deuna ermitara, Altsasuko Txistulariekin batera.
11:00-14:30 Josketa, lentzeria eta ehoziri ikastaroetako lanen erakusketa, Gure Etxean.
12:00 Lagun Onak elkarteak eskainitako hamaiketakoa.
14:00 Bildots zozketa, Foru plazan.
19:00 Koloreak Haizean Haize Berriak Banda eta Milakoloreren kontzertua, Foru plazan (eguraldi txarrarekin Iortia zabalgunean).
20:00-21:00 Josketa, lentzeria eta ehoziri ikastaroetako lanen erakusketa, Gure Etxean.