Euskararekiko proaktiboak izatearen garrantzia, kirola euskara bulkatzeko tresna ederra izan daitekeela, eta oraindik ere kirolean euskara sustatzeko lan asko egin beharra dagoela. Ondorio horietara iritsi ziren Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzailea, Maitane Vilariño Osasunako jokalaria, Yolanda Martil Xotako kapitaina eta Igor Martinez CBASK-eko entrenatzaile eta El Conquis saioko kidea, Iñaki Berastegi kirol kazetariak Iortia Kultur Gunean gidatutako mahai inguruan.