Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak, Yolanda Martil Xotako kapitainak, Maitane Vilariño Osasunako jokalariak eta Igor Martinez CBASK-eko jokalari eta 'El Conquis' saioko kideak parte hartuko dute mahai inguruan. "Lehendabizi jakin nahi dut euskarari dagokionez ea zein den euren errealitatea, euskararen garapenik ikusten ote duten, eta zer dagoen hobetzeko. Hori abiapuntua izango da, ea hortik noraino desbideratzen garen".