Herrigunetik Dantzalekura arteko ur hornidura sarea berritzeko lanak abendu erdialdean hasi eta martxo akaberan despeditu ziren. Langileek San Pedro Bidea kaleko borobiletik Dantzalekuko kirol gunera arteko sarea berritu dute erabat. Baita Altsasu Bigarren Hezkuntzako Institutura eta Iñigo Aritza ikastolara ura eramaten duen sarearen adarra ere. Sarea oso hondatuta zegoen eta ur ihes ugari zituen. Gainera, sarearen puntu batzuetara iristen zen ur emaria eta haren presioa ez ziren nahikoak Dantzalekuko igerilekuak betetzean. Lanek 144.063 euroko aurrekontua izan zuten.