Nafarroako Gobernuko presidente Maria Chivite Navascues eta Industriako eta Trantsizio Ekologiko eta Digitaleko kontseilari Mikel Irujo Amezaga Volvo enpresako arduradunek bilera izan dute maiatzaren 6an, goizean. Enpresaren ordezkariak izan dira Anna Westerberg presidentea, Dan Petterson presidenteordea eta Anna Sindtrim finantza zuzendaria. Bileraren ondoren aldeek berretsi egin dute Sunsundeguin autobusak fabrikatzeko proiektuak aurrera egin duela. Aldi berean, bi aldeek hartutako konpromisoa sendotu dute. Chivitek Nafarroako Gobernuaren babesa berretsi du, "Foru Komunitate osoarendako eta, bereziki, Sakanarendako estrategikoa delako".
Volvo Busesek Susundegui enpresari esleitu zion 2024tik aurrera azken belaunaldiko bi autobus modelo egiteko karrozeria. Proiektu estrategiko hori gauzatzeko, apirilaren 25ean, Nafarroako Parlamentuak erabaki zuen Foru Lege bidez baimena ematea Sunsundegui enpresari sei milioi euroko mailegu bat emateko, autobusen karrozeriaren proiektuaren bideragarritasuna bermatzeko.