Azpiegitura elektrikoa berrituko da eskolan udan

Guaixe 2024ko eka. 5a, 11:44

Zelandi eskola publikoa. ARTXIBOA

Halako lanen hirugarren fasea izanen da aurtengoa.

Altsasuko Udalak Zelandi eskola publikoan behe-tentsioko instalazio elektrikoa eraberritzeko lanak eman nahi ditu. Lanek 73.527,52 euroko (BEZik gabe) aurrekontua dute. Obra hori egiten interesa duen enpresak eskaintza garagarrilaren 12ko 23:59ra arte aurkez dezake. Lana bere gain hartzen duen enpresak egin beharrekoak 28 egunetan despedituta izan behar ditu, irailaren 15erako hain zuzen zere. 

Koadro elektrikoak egokitu eta legeztatzeko, kable elektrikoak berritzeko eta lan osagarriak egiteko proiektuaren barruan aurten egin beharrekoa hirugarren fasea da. Gaur egun Zelandi eskolak ohiko argindar hornidura du. Baina eraikinean 300 pertsonatik gorako okupazioa aurreikusten denez, sorospen-instalazio osagarri bat jarri behar da. Elektrizitate hornidura osagarri horren potentzia hornidura arruntaren % 100ekoa izan behar du. Udalak erabaki du elektrizitate hornidura osagarri hori Zelandi kiroldegiko transformazio zentrotik hartzea eta ikastetxeraino kable bidez eramatea.