Altsasun babes ofizialeko 21 etxe egiteko lanen deialdia egina

Guaixe 2024ko eka. 7a, 11:44

Uhaldera Kaltzada kaleen artean eginen diren alokairuko etxeen infografia. UDALA

Eskaerak garilaren 29ko 12:00ak arte aurkez daitezke.

Nasuvinsak, Nafarroako Gobernuaren enpresa publikoak, Altsasun babes ofizialeko 21 etxebizitza, garajea eta trastelekuak eraikitzeko deialdia egin du. Gizarte alokairuko etxebizitzak izanen dira eraikin horretan egonen direnak. Nasuvinsak zehaztu duenez, lanak Galtzada kaleko 6. zenbakian eginen dira, hilerrira daraman kalearen eskuin aldean dagoen orubean. Lanak 3.600.252,71 euroko aurrekontua du (BEZik gabe) eta Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren (Next Generation EU) funtsen kontura finantzatuko da. Kontratua bere egiten duen enpresak lana despeditzeko 608 egun izango ditu.