Ondarria industrialdeko lanak emateko deialdia egin du udalak

Guaixe 2024ko eka. 19a, 11:06

Ondarria industrialdean zorua berrituko den kalea. UDALA

B kalean zorua hobetu eta espaloiari eusteko harri lubeta bat eginen dira.

Altsasuko Udalak Ondarria industrialdean hobekuntzak lanak emateko deialdia egin du. Lanen 3. fasea da orain esleitu nahi duena. B kalean, ibaiaren ertzeko magalean gerrietua edo korritua izan zen eta industrialdeko espaloi bati eragin zion lur mugimenduak. Deialdi horren bidez Altsasuko Udalak ibai ertzean 20 bat metro luzeko harri lubeta eginen du. Horretaz aparte, B kaleko ibai aldeko espaloia 420 metroko luzeran konponduko da. Espaloia berritzeko lanak erabiliko dira sareetarako kanalizazioak sartzeko, etorkizunean erabili ahal izateko.  Aipatu kaleko zorua ere berrituko da, zehazki 900 metro karratu inguru. Asfaltoa zabalduko dute. 


Berrituko den espaloia. UDALA

Egiteko horiengatik udalak 105.535,87 euro (BEZik gabe) ordainduko du. Eskaintza aurkeztu nahi duen enpresak garilaren 10eko 23:59ra arteko epea du. Kalitate eta prezio erlazio onena duen eskaintzari emanen dio lana.