Udane Vergara

"Nire bizitza futbola da, eta futbolean zentratu nahi dut"

Maider Betelu Ganboa 2024ko eka. 24a, 12:00

Udane Vergara altsasuarrak entrenatzen duen Kirol Sport A taldeak Emakumezkoen Futbol 8 kopa irabazi du. Entrenatzaile gisa lehen titulua da Vergararendako, eta "oso pozik" dago.

Kopa lortzeak "datorrenerako motibazio gehiago" eman dio altsasuarrari, eta datorren denboraldirako "ilusio handia" duela aitortu du. "Talde sendoa osatzen ari gara, onenekin lehiatuko garelako. Hiru sakandar ditut taldean, eta datorren urtean lau izango dira".

Erlazionatuak