Nafarroako Gobernuak eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzek eragindako hemeretzi biktima aitortu ditu. Hala jakinarazi du Nafarroako Torturatuen Sareak. Izan ere, aitortza jaso dutenen artean tortura pairatu duten bost pertsona daude. Haien artean dago Mikeldi Diaz Aldama altsasuarra. 2005ean atxilotu zuten, Altsasun (Nafarroa), ETAko kide izatea leporatuta. Tratu txarrak, mehatxuak eta presioak salatu zituen.
Foru administrazioak beste dozena bat biktima aitortu zituen apirilean, beraz, dagoeneko 31 dira. Aurreneko hartan Mikel Arregi Marin lakuntzarra eta Josu Imaz Prim altsasuarra izan ziren biktima gisa aitortuak.