Sunsundeguiko Administrazio Kontseiluak Altsasuko Akziodunen Ezohiko Batzar Nagusia egin zuen azaroaren 5ean, asteartea. Bilkuran iragarri zuen likidaziorik gabeko borondatezko hartzekodunen konkurtsoa aurkeztuko zuela hurrengo egunean, azaroraen 6an. "Neurri honek konpainiaren finantza-egoera berregituratzeko beharrari erantzuten dio, hartzekodunekin negoziazioak hasi zirenetik bi hilabeteko epea igaro ondoren. Administrazio Kontseiluak eta konpainiaren zuzendaritza taldeak berak aktiboki lan egin dute inbertitzaile industrial bat bilatzeko, eta orain arte ez da eskaintza irmorik egin", adierazi dute Sunsundeguiko buruek ohar bidez.
Hala eta guztiz ere, konpainiako arduradunek azaldu dutenez, "Administrazio Kontseiluak eta enpresako zuzendaritzak ahaleginak egiten jarraituko dute enpresaren jarduerari jarraipena emango dion bazkide estrategiko bat aurkitzeko, ahalik eta lanpostu gehien mantenduz". Konpainiak "eskerrak eman dizkio Sodenari, Nafarroako Gobernuaren inbertsio sozietate publikoari, Sunsundeguiren proiektua babestu dezaketen bazkide inbertitzaileak identifikatzeko eta erakartzeko emandako laguntzagatik".