Azaroaren 25ean Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako eguna izanen da, eta Nafarroako toki eta lurralde entitateek Berdintasun zerbitzuek, Altsasukoa eta Sakanako Mankomunitatekoa barne, adierazpen amankomuna onartu dute. Aurtengo mezua indarkeria bikarioa oinarritu da: Ez da antzerkia, indarkeria bikarioa da. Horren harira Sakanako Mankomunitateko Berditasun zerbitzuak, zebait udalekin elkarlanean, egitaraua antolatu du azaroan eta abenduan zehar.
Altsasuko Udaleko Berdintasun zerbitzuak ere egitaraua antolatu du.
'Ez da antzerkia, indarkeria bikarioa da' Sakanako Mankomunitateko egitaraua
A25 Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako eguna
Azaroak 22 ostirala
18:30, Arbizuko eskola zaharra
Sheila Melcon Lopez psiklogoa eta indarkera matxisten inguruan adituaren Indarkeria matxistaren forma zaharberrituak hitzaldia.
Azaroak 25 astelehena
Mugimendu feministak antolatutako mobilizazioak: Ez bazara konponbidea, arazoa zara. La vergüenza va a cambiar de bando. Brisons le silence!.
18:00 Izurdiaga (Tratu txarren prozesioa; beltzez jantzita eta linterna eraman; Manfisatik, eta Irurtzungo elkarretaratzearekin bat eginen dute), Lakuntza, Arbizu eta Bakaiku.
19:00 Irurtzungo elkarretaratzea eta Altsasuko eskualdeko manifestazioa.
Azaroak 27 asteazkena
19:00, Hiriberri Arakilgo kontzeju etxea
No estás sola. La lucha contra la manada film dokumentalaren emanaldia eta zineforuma Iratxe Alvarez Indakeri sexistaren kontrako emakumeen plataformako kidearekin.
Azaroak 30 larunbata
19:00, Olaztiko kultur etxean
La maja y la mona (o viceversa) antzezlanaren emanaldia, Olaztiko Udalak antolatuta. Sarrerak: aurretik, 6 euro; egunean bertan, 8 euro (Olaztiko Udaleko webgunean eta kultur etxean).
Abenduak 13 ostirala
19:00, Irurtzungo kultur etxean
Lotura basatiak GOAZ antzerki taldearen antzezlanaren emanaldia, euskaraz.
Abenduak 14 larunbata
18:00, Unanuko elkartean
Babak eltzetik atearatzen ipuin saioa entzun eta egin zure ilustrazioa, Ixabel Agirresaroberekin, euskaraz.
Abenduak 18 asteazkena
18:30, Lakuntzako liburutegia
Lurraz beste Garazi Arrula idazlearekin literatur solasaldia, euskaraz.