Hizketan

"Bertso saio bat da, gaia momentuan ezagutzen dugu; baina musikarekin lagunduta"

Erabiltzailearen aurpegia Eneida Carreño Mundiñano 2024ko abenduaren 20a

Sarai Robles bertsolaria 'Ez da kasualitatea' bertso saio musikatuan izanen da, abenduaren 27an, Iortia kultur gunean, Alaia Martin eta Miren Artetxe bertsolariekin batera. Saioan bertsoak eta musika uztartzen dira; bertsolariak "uneoro" musikaz lagunduta daude.