Nafarroako Gobernuko Ingurumeneko zuzendari nagusiak energia biltegiratzeko Zakubi instalazioaren aurreproiektuaren inguruko ingurumen inpaktuaren txostena egin du. Ebatzi du ez duela ondorio nabarmenik ingurumenean, eta, beraz, ez da beharrezkoa legedian aurreikusitako ingurumen inpaktuaren ebaluazio arrunta egitea.
Aurreproiektuaren sustatzailea The best global practices SL da. Altsasuko kooperatibaren atzeko aldean energia biltegiratzeko instalazio bat egin nahi du. Azpiegiturak 0,07 hektarea inguru hartuko ditu. Behin eraikita, haren perimetroa hesituko du. Instalazio horrek ondoan dagoen 30 kV-eko transformazioko azpiestazio elektrikoaren bidez konektatuko da sarera, eta 5 MW-eko konexio-potentzia eskatu da.
Biltegiratze instalazioak ioi litiozko bateriak eta maniobra, ebakitze, babes eta neurketa zentroa izanen ditu. Instalazioak 5 MW-eko potentzia izendatua, biltegiratzeko 4 edukiontzi, transformadore bat eta edukiontzi bakoitzeko 48 bateria modulu izanen ditu. Edukiontziak hormigoizko lauzen gainean jarriko dira.
Instalazioak lurpetik aterako du energia, transformazioko azpiestazio elektrikoarekin muga egiten duen industrialdeko lursailetik bertatik, 51 metroko luzerako linea batetik. Baterien bidezko biltegiratze-instalazioen helburua da energia eskuragarri izatea malgutasunez eta efizientziaz.