Hizketan

"Sakana Igeriketa Taldean harreman oso estua dugu, lagunak gara"

Maider Betelu Ganboa 2025eko martxoaren 6a

Asier Fernandez altsasuarra dugu junior mailako Euskal Herriko txapelduna, 50 m estilo librean. Otsailaren 8an irabazi zuen txapelketa, Iruñeko Amaya Kirol Hirian, baina ez zen guztiz konforme geratu. "Irabazi bai, baina haserre nengoen ez nuelako nire marka pertsonala gainditu".