2025/04/09 11:00etan

Mobilizazioa

Sunsundeguiren aldeko mobilizazioak

Sunsundeguiren aldeko mobilizazioak
Udaletxearen aurrean, Altsasu

Apirilaren 9an eta 11n, asteazkena eta ostirala, mobilizazioak deitu ditu Sunsundeguiko enpresa batzordeak. Apirilaren 9an, 11:00etan, elkarretaratzea eginen dute Altsasuko udaletxearen aurrean, Sunsundegui ez itxi lelopean. Apirilaren 11n, 19:00etan, manifestazioa eginen dute, Foru plazatik, Sunsundegui ez itxi! Enplegu bermatuko duen proiektu industriala behar du Altsasuk lelopean.