Altsasuko Udalak haurrendako estalpearen ondoan egin duen frontoia dagoeneko erabilgarri dago. Frontisaren atzeko aldean Iker Uribe margolariak murala egin du. Hara eraman du Foru plazan jokatutako pilota partida bateko argazki bat. 1931. urteko argazki horretan hiru pilotari eta jendetza haiei begira ikus daitezke. Horrekin batera, ezker paretan Joxe Luis Gorrotxategi bertsolariaren bertso bat ere irakur daiteke:
Zu ikusita pozen malkoei
nago eutsi ezinean.
Zein haundi zeran, ene umetxo,
ote zaude jakinean?
Pelota goxo bat eskuan da
gure euskera mingainean.
Zu zera izarrik argin-argina
gure euskal jardinean.