Maiatzaren 4an, igandea, 19:00etan, Haize Berriak bandaren Big Band & Orchestra kontzertua izanen da, Altsasuko Foru plazan, Alde Zaharreko Festen barruan. Swing eta Jazz aroko Duke Ellington, Glenn Miller, Count Basie edo Benny Goodmanekin batera jotzen zuten big banda eta orkestren giroa gogora ekarriko dute. Jasone Etxebeste izanen da zuzendaria.