egitaraua

Maiatza hasierarekin, festak eta Artisau Azoka

Guaixe 2025eko maiatzaren 2a

2024ko Altsasuko Artisau Azoka. ARTXIBOA

Maiatzaren 3an eta 4an, larunbata eta igandea, Alde Zaharreko festak eta Maiatzeko Artisau Azoka ospatuko dute, Altsasun. Altsasuko Gazte Asanbladak ostiralean hasiko ditu ospakizunak.

Altsasuko lehenengo ezkil errepika izanen da maiatzaren 3an, larunbata, eguerdian, eta harekin batera Alde Zaharreko festak ospatuko dituzte herrian. Igandean, maiatzeko Artisau Azoka izanen da, eta Foru plazan artisauak lanean ikusteko auker aizanen da. Altsasuko Gazte Asanbladak ere Alde Zaharreko Euskal festen egitaraua antolatu du, eta maiatzaren 2an, ostiralean, hasiko dituzte ospakizunak.

Larunbat eguerdian, Gure Etxearen aurrean, euskaldun eta euskalzaleek zita berezia dute: 8. eLe festa. Idoia Granizo eta Ekain Alegre bertsolariekin mintzodromoa izanen da eta ondoren Andoni magoa eta auzatea izanen dira, Gure Etxearen aurrean (eguraldi txarrarekin Iortia zabalgunean). Sakanako mankomunitateko Euskara zerbitzuak, AEKk, Guaixe Fundazioak, Altsasuko Gazte Asanbladak eta Irurtzungo Aizpea Euskara Taldeak eta Pikuxar Euskara Txokoak antolatu dute ekimena. 

Larunbat arratsaldean Pilota jaialdia izanen da Burunda frontoian: Emakumezkoen Esku Pilotako V. Nafarroako Torneaoren elite mailako finalerdiak izanen dira. Sarrera doakoa da, eta Emakume Master Cupek antolatu du, Altsasuko Udalaren laguntzarekin. 

Altsasuko Udalak jakinarazi duenez larunbatean eta igandean Gartzia Ximenez kalea oinezkoendako jarriko da eta, beraz, autoen zirkulazioa maiatzaren 4an 11:00etatik 15:00etara eta maiatzaren 5ean 10:00etatik 15:00etara itxita egonen da. Festak berdintasunean ospatzeko deia egin du udalak ere; etxeko eta familiako ardurak denon artean uztartzea eta ezezkoak ezetz esan nahi duela beti gogoratu du. Bestetik, festaz gozatu ahal izateko arduraz kontsumitzeko aholkua eman du ere Altsasuako Udalak. 

2025eko Altsasuko Alde Zaharreko festak

Maiatzak 2 ostirala

20:00 Pintxopotea, Altsasuko Gazte Asanbladak antolatuta, gaztetxean.

22:30 Kontzertuak: Mataperros eta Bulkada, Altsasuko Gazte Asanbadak antolatuta, gaztetxean.

Maiatzak 3 larunbata

11:30-13:30 Altasuko erraldoien konpartsa, Altsasuko eta Etxarriko gaiteroez lagunduta, Intxostiapuntatik Foru plazara.

12:00 Zortzigarren eLe Festa: Mintzodromoa Idoia Granizo eta Ekain Alegre bertsolariekin. Ondoren, Andoni magoa eta auzatea, Gure Etxearen aurrean (eguraldi txarrarekin Iortian).

13:00 Jauziak, Altsasuko Gazte Asanbladak antolatuta, Foru plazan.

14:30 Herri bazkaria, Altsasuko Gazte Asanbladak antolatuta, Foru plazan (eguraldi txarrarekin Zelandi frontoian).

17:00 – 19:00 Ludoteka plazara! Ginkana, tailerrak, jolasak eta abar, Foru plazan (eguraldi txarrarekin Ludotekan).

17:30 Eztanda txarangarekin kalejira, Altsasuko Gazte Asanbladak antolatuta, Foru plazatik.

18:00 Emakumezkoen Esku Pilotako V. Nafarroako Torneroaren elite mailako finalerdiak, Burunda pilotalekuan.

19:30 Hogei Berriro taldearen kontzertua, Foru plazan.

21:00 DJ Boletus Rumberus, Altsasuko Gazte Asanbladak antolatuta, gaztetxean.

Maiatzak 4 igandea

Artisau Azoka

9:00 Dianak Burundar txistulariekin.

10:30 -14:30 Artisau azoka eta taloak, Foru plazan (eguraldi txarrarekin Iortia zabalgunean).
Parte hartzaileak: Amillano gaztak, Alejandro Rellan makuluak, Ramon Paniagua momotxorroak, Elisabeth Alberdi larrua, iruleak eta moztailea, Altsasuko tailea eskola, Itziar Nazabal ehun margoa, Susasna Santano kakorratz lanak, ezpel koilarak, Idoia Jimenez osagarriak, Iñaki Villanueva zura lanketa, taloak, Biak bat, ehoziriak, zeramika, Angel Beunza kaikuak, Jesus Maria Olmos egur taila, Jose Maria Larrañeta eta Javier Goikoa oholak, Jose Manuel Herrero buruhandiak, Iker Gabilondo forja, Arriaga zesta punta, Carmelo Llena pilotak eta Jon Dufurrena kaikuak.

10:45 Altsasuko Udaleko Udalbaltzaren irteera Otadiako Kristo Deuna baselizara Altsasuko Txistulariak elkartearekin batera.

12:00 Hamaiketakoa Lagun Onak elkarteak eskainita.

14:00 Bildots zozketa, Foru plazan.

19:00 Haize Berriak bandaren Big Band & Orchestra kontzertua: Swing eta Jazz aroko Duke Ellington, Glenn Miller, Count Basie edo Benny Goodmanekin batera jotzen zuten big banda eta orkestren giroa gogora ekarriko dute. Zuzendaria: Jasone Etxebeste. Foru plazan (eguraldi txarrarekin Iortia zabalgunean).