Hizketan

"Sare sozialen arriskuak landu nahi izan dugu; beraiendako gertuko istorio bat da"

Erkuden Ruiz Barroso 2025eko maiatzaren 6a

Altsasu institutuko DBH laugarren mailako ikasleek, Iñigo Aldunate eta Olatz Andueza musika irakasleekin, Hiart Leitza irakaslearekin eta "lan talde handiago" batekin, 'ZGB Musikala', ikastetxean egiten den lehenengo musikala, sortu dute. Maiatzaren 8an mustuko dute, Iortian.