azken ordukoa

Altsasu, urik gabe

Guaixe 2025eko ekainaren 27a

Altsasuko iturriek ez dute ura ematen.

Ibarrean egiten ari diren obren ondorioz ur zerbitzurik gabe dago herri osoa

Altsasuar asko urik gabe esnatu dira. Udaltzainek azaldu dutenez, Ibarrean egiten diren obrengatik gertatu da ur mozketa. Nonbait, lanak egiten ari zirela hoditeria orokorra lehertu dute Ibarrea industrialdera sarrera ematen duen zubiaren eta Errotatxiki kalearen artean. Ondorioz, herri osoan ez dago urik. Udalak Altsasu.eus webgunearen bidez azaldu duenez, "arazoa lehenbailehen konpontzeko lanean ari gara". Aldi berean, sortutako eragozpenegatik barkamena eskatu du. 


Ur biltegitik herria arteko sarea berritzeko lanak egiten ari dira. ARTXIBOA

Bitartean denda zabaldu ahala zenbait altsasuar haietara joan dira ur botilak edo bidoiak erostera.