Hizketan

"Nafarroako bigarren mailako finaleko lanak kanporaketakoen bikoitza izango dira"

Maider Betelu Ganboa 2025eko irailaren 9a

Oier Mitxelena aizkolari altsasuarra bigarren izan zen Euskadiko hirugarren mailako aizkora txapelketan eta bigarren mailara igo da. 

Ekainaren 21ean jokatuko den Nafarroako bigarren mailako finalean dago zentratuta orain. "Final garestia da, lehen mailara igotzea jokoan dagoelako. Kanporaketan lehendabiziko lau aizkolariak 15 segundotan aritu ginen". Final "estu-estua" aurreikusten du.