Irailaren 10ean finaleko materiala aukeratu zuten Dario Gomezek eta Josu Eskirozek, batetik, eta Peio Etxeberriak eta Aimar Morgaetxebarriak, bestetik. Etxeberriak arerioek hautatutako pilota bat asko ateratzen zela nabarmendu zuen, baina Eskirozendako ez zegoen gehiegizko materialik. Nolanahi ere, laukoteak argi jarri zuen "ez dagoela inolako aitzakiarik" eta finalerako "ilusionatuta eta gogotsu" daudela.