P. Etxeberria / Eskiroz

"Ez dago aitzakiarik; Altsasukoa, final zaila eta gogorra izango da"

Maider Betelu Ganboa 2025eko irailaren 12a

Peio Etxeberriak eta Josu Eskirozek B Serieko CaixaBank Masterseko finalerako "gogotsu eta ilusionatuta" daudela aitortu dute.

Altsasukoa "final borrokatua eta estua" izango dela argi dute. "Beldurrarekine etorriko gara, beraiek partida guztiak irabazi dituztelako. Beraz, oso ondo elkar ulertu beharko dugu, eta beraiek baino akats gutxiago egin. Hor egongo da partida" dio Etxeberriak. Txapelketan ez dute partidarik galdu, "baina Altsasun zerotik hasiko gara. Ea biribiltzerik dugun" espero du Eskirozek.