Pilota

Final ikusgarria

Guaixe 2025eko irailaren 15a

P.Etxeberria-Morgaetxebarriak eta Dario-Eskirozek goi mailako finala jokatu zuten Altsasun

Burunda frontoian bildu ziren pilotazaleek B Serieko CaixaBank Masterseko finalaren gogortasuna eta parekotasuna nabarmendu zuten. Azkenean, Dario-Eskiroz gailendu ziren, 22-19. Jaialdia zabaltzen zuen partidan Ezkurdia-Martijak 19-22 galdu zuten Elordi-Rezustaren kontra.