Hizketan

"CBASK-eko neska seniorrak oso indartsu daude, eta mutilak, buelta emateko gogotsu"

Maider Betelu Ganboa 2025eko azaroaren 17a

Altsasuko CBASK saskibaloi klubak denboraldia "oso gustura" hasi duela nabarmendu du klubeko saskibaloi koordinatzaile Iosu Mendiolak.

Aurten 11 talde ditu klubak, eta guztiek ongi ekin diote ligari, bereziki senior mailako nesken eta mutilen taldeek. "Seniorretan bi talde eta juniorretan beste bi ditugu; halakorik ez dut gogoratzen".