Hizketan

"Xakea boxeo mentala dela esaten da, eta definizio horrekin ados nago"

Maider Betelu Ganboa

Iker Iturrioz Salazar altsasuarra Oberena klubeko xakelaria da. Xakean aritzera animatzen ditu sakandarrak. "Kirol abstraktua da, mugimenduetan eta teorian bukaerarik ez duena; oso interesgarria da. Gainera, asko sozializatzen da". 

16 urtez azpiko Nafarroako Banakako Txapelketan lan ona egitea du xede, Espainiako Txapelketara joan ahal izateko.