Altsasuko udaletxea eraberritzeko lanak direla eta, otsailaren 16az geroztik udal zerbitzuak beste eraikin batzuetan daude. Garbitoki eraikinaren lehen solairuan daude erregistroa, ogasuna, katastroa, giza baliabideak, errolda, alkatetza eta idazkaritza. Iortia kultur guneko erakusketa gelan, berriz, udaltzaingoa eta hirigintza. Lanek 10 hilabete iraunen dute.