Elkar zaintzeko egitasmoa bueltan da

Guaixe 2026ko otsailaren 20a

Altsasuarrak azokan. ARTXIBOA

Emakumezkoei zuzenduta dago eta arlo fisikoa eta emozionala landuko dituzte. 

Aurten martxan jarriko dute Elkar zaintzen duten emakumeak programaren hirugarren edizioa. Egitasmo horren helburua da alderdi fisiko eta emozionalean zentratuz, emakumeen ongizatea hobetzea. Horregatik, jarduera fisikoarekin batera emozioen lanketa uztartuko ditu. Programa martxoaren 9tik garagarrilaren 18ra garatuko da. Izena eman nahi duenak otsailaren 27ra arteko epea du. Horretarako, auxiliaridj@altsasu.net e-posta helbidera idatzi edo 948 46 83 43 telefono zenbakira hots egin dezake. Plazak mugatuak direnez, izen-ematearen ordena errespetatuko da programan onartua izateko.

Altsasuko Udalak, Sakanako Mankomunitateko Anitzartean kulturartekotasun zerbitzuak eta Burunda mendebaldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek antolatu dute, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin. 

Erlazionatuak

Elkar zainduz, elkar indartuz

Miren Mintegi Claver 2025 mai 14 Altsasu