Hizketan

"Meriturik handiena CBASK-eko jokalariena da; talentu handikoak dira, oso onak"

Maider Betelu Ganboa 2026ko maiatzaren 18a

CBASK-ek nesken lehen maila autonomikoko Lauko Finala irabazi du. Eneko Casteig, Aimar Azpiroz eta Iker Claver entrenatzaileak pozarren daude taldeak lortutakoarekin. 

Bi aste lehenago CBASK-eko mutilek bigarren mailako Lauko Finala irabazi zutela kontuan hartuta, CBASK-en denboraldia egundokoa dela uste du Casteig-ek. "Ez sinisteko modukoa da, egia esan. Ikaragarria izan da".