Tokiko merkataritza aldarrikatuz despeditu da TRA

Guaixe 2026ko ekainaren 8a

Andoni Martin Torrecillas azalpenak ematen.

Herrietako denden funtzioaren berri ematen dituzten hainbat ikuspegi jaso zituzten mahai inguru batean. Esperientziak, ideiak eta hausnarketak partekatzeko aukera izan zen. 

Merkataritza bizitza dela aldarrikatu zuen TRA ekimenak, "herriari bizitza ematen dion sarea da" adierazi zuten Naroa Irizar Arrondo eta Joseba Ortigosa Gonzalez sustatzaileek. Hori berretsi zuten gaiaren inguruan parte hartu zuten parte hartzaileek. Lehenik, hainbat dendariren iritziak jasotzen zituen bideo bat eman zuten. Ondoren, merkataritzak duen egitekoaz eta erronkez aritu ziren Nafarroako Gobernuko Merkataritza eta Kontsumo zuzendari nagusi Pablo Ezkurra Fernandez eta Cederna-Garalurreko merkataritza teknikari Andoni Martin Torrecillas. 

Ostiralean merkataritza bizitza dela ospatu genuen. Tokiko dendek paper desberdinak betetzen dituzte gure bizitzan, eta horregatik, merkataritzari buruz ikuspegi desberdinetatik hitz egin genuen. Cristina Diego Diez, Maria Eugenia Garcia Roman eta Cristina Gonzalez Zufiaurre dendari altsasuarrek tokiko merkataritzaren lekukotza eman zuten. Horretan aritu zen ere Sakanako Dendari, Ostalari eta Zerbitzuen elkarteko buru Sergio Goikoetxea Bergara. Tokiko dendek zaintzaren arloan duten papera argitu zuten bakardade ez hautatuari kontra egiteko sortutako Teknoadineko programako Iker Unanua Huartek eta Urtzi Urionabarrenetxea. Azkenik, berrikuntzaz aritu ziren TRA ekimeneko sustatzaileak.  

Erlazionatuak

Aurrera begira tradizioa ahaztu gabe

Eneida Carreño Mundiñano eta E. R. B. mai 25 Altsasu