Hizketan

"Segan zailena txukun moztea da, moztu gabeko belarrik ez uztea"

Maider Betelu Ganboa 2026ko uztailaren 20a

Harri Mitxelena Mazkiaranek Almitza Gazteen XVII. Sega Liga irabazi du. Segalari izateaz gain, aizkolaria ere bada, eta Nafarroako 3. Mailako Aizkora Txapelketako kanporaketan aritu zen, sanferminetan. "Jende aurrean aizkoran aritzen ohitzera joan nintzen".