Josefina Arregi klinikaren Iruñeko egoitza berria zabalik

Guaixe

Klinikaren Iruñeko egoitzan ariketak egiten. UTZITAKOA

Klinikak arreta psikogeriatrikorako zentro berriarekin eskaintza zabaldu du, eta halako beste bat du Gasteizen. 

Klinikak Iruñeko arreta zentroa zabaldu zuen agorrilean. Iruñeko Cordovilla auzoan egoitza zabalik zuen 2020ko udazkena akaberaz geroztik. Baina handik Buztintxuri auzora aldatu da. Egoitza berriarekin klinikak orain arte Iruñean eskaintzen zituen zerbitzuak zabaldu eta adineko pertsonei eta haien familiei zuzendutako arreta espezializatua indartu du.

Buztintxuri auzoan kokatutako zentro berriak hainbat baliabide eta profesional biltzen ditu arreta integrala eskaintzeko: psikogeriatria eta geriatria kontsulta medikoak, neuropsikologia eta estimulazio kognitiboa, fisioterapia, mantentze fisikoa eta errekuperazio funtzionala, okupazio terapia eta zaintzaileendako laguntza, eguneko zentro psikogeriatrikoa (30 plaza) eta Familia Atsedenerako Zerbitzua, asteburu eta jaiegunetarako.

Zentroak 15 profesionaleko taldea izango du, eta horrek 10 lanpostu berri sortzea ekarriko du. Klinikaren hiru egoitzetan ehun langile baino gehiago ari dira lanean.