Astekaria

Asier Gutierrezek eta Maalen Berazak Onddo Lasterketako iazko txapelak berritu zituzten

Maider Betelu Ganboa

Otadiko Kristo Deuna parera iritsi zirenerako, korrikalariak taldeka zatituta zeuden.

Dantzaleku Sakana Atletismo Klubak antolatutako XVII. Onddo Lasterketan 292 korrikalarik eta oinezkok hartu zuten parte. Haiei 49. Eskola Arteko Ferietako Kroseko 58 haurrak batu zitzaizkien.

Altsasuko feriak korrika eta oinez hasi ziren askorendako. Dantzaleku Sakana Atletismo Klubak antolatuta, larunbat goizean XVII. Onddo Lasterketa jokatu zen, San Pedro, Basoitxi eta onddoak jaiotzen diren paraje ederretan barna jokatzen den 7 km-ko lasterketa herrikoia. Goizean goiz, 9:30ean abiatu zen proba, euria ari zuela; baina euri sanoa, korrika egiteko ezin hobea den hori. Guztira 150 korrikalarik hartu zuten irteera basoko buelta egitera. 

142 pertsona oinezko martxan
Onddo Lasterketako korrikalariak irten eta berehala oinezkoen Onddo Lasterketaren txanda izan zen. Jende asko animatu zen, 142 pertsona guztira, askok aterkiak zituztela eta gainontzekoek euritarako arropa zutela, baina animatuta eta gogotsu, paseo ederra egiteko asmoz. Ibilbidean barna onddoak zeudela eta onddo ederrak hartu zituztela kontatu zuen helmugaratzean batek baino gehiagok. 

Bigarrenez
Asier Gutierrez iruindarrak eta Maalen Beraza irintarrak joan zen urteko txapela berritu zuten. Hasieratik jarri ziren aurretik, eta lehen saria berritzea izan zen euren xedea. Baita lortu ere. Asier Gutierrezek alde handiarekin irabazi zuen (23:27), eta minutu pasa atera zion bere atzetik zetorren Sergio Garcia de Eulate altsasuarrari (24:29). Ekhi Guirado kadete altsasuarrak sekulako lasterketa egin zuen eta hirugarren iritsi zen (24:37). Top10ean beste bost sakandar zeuden: Ander Erice arbizuarra seigarren (25:15), Jon Plissonneau altsasuarra zazpigarren (25:27), Andoni Goikoetxea etxarriarra zortzigarren (26:10), Aimar Araña etxarriarra bederatzigarren (26:10) eta Ruben Garcia altsasuarra hamargarren (26:32).

Maalen Berazak ez zuen aurkakorik izan (29:22). Elena Beristain zarauztarrak (32:17) eta Maite Zabaleta etxarriarrak (32:19) osatu zuten podiuma. Top10ean Laida Garziandia lakuntzarra seigarren izan zen (33:47), Miren Rabaz uhartearra zazpigarren (34:01), Naroa Bereziartu altsasuarra zortzigarren (34:14) eta Leire Sayas altsasuarra bederatzigarren (34:32).

Gutierrez, Behobiara begira
Jantzitako txapelarekin eta lortutako sari eta bertako produktuekin oso pozik zegoen Asier Gutierrez. "Hasieratik aurrean jarri eta nire erritmoan aritu naiz korrika. Euriarengatik ibilbidea nola egongo zen ez nekien, baina ongi zegoen, ez zuen irrist egiten. Beraz, korrika egiteko arazorik ez. Nahikoa tartea hartu dudala ikusi dudanean pixka bat erlaxatu naiz eta gutxi gorabehera iazko denbora egin dut. Lasterketa oso polita da" aitortu zuen helmugan. 

Gutierrez aspaldiko ezaguna da Sakanan. "Sakanara etortzea beti dut gustuko. Neskalaguna altsasuarra denez, arrazoi gehiago bertara etortzeko". 27 urteko korrikalari iruindarrak Orreaga-Zubiri maratoi erdia irabazi zuen berriki, meritu handiz. "Oraindik pixka bat nekatuta dago, iskiotibialetan nabaritzen dut". Hurrengo erronka azaroaren 8an jokatuko den 61. Behobia-Donostia da. "Iaz egindako denbora (1:08:30) jaitsi nahiko nuke, proba 1:07:00 denbora inguruan egin. Lortuko banu, oso pozik, eta bestela ere bai, lasterketetara disfrutatzera joaten garelako". 

Beraza, txapelarekin pozik
Maalen Berazak irribarre zabal-zabala zuen eta bigarren txapela burutik kentzea kosta egin zitzaion. "Hasieratik dena eman dut eta aurrean jarri naiz. Lasterketa laua denez, ibilbideak berak eramaten zaitu. Bizpahiru mutilekin batera taldean egin dut ibilbidea; erritmoa hartu dugu eta oso gustura. Eguraldia primerakoa zen korrika egiteko, euri fina eta tenperatura epela. Ibilbideaz zer esan? Oso-oso polita dela". Altsasun bizi den 36 urteko irintarrak erronka gehiago ditu, "hasteko, Betagarri eta Iruñeko Harresien 10 kilometroko lasterketa, eta ondoren Behobia-Donostia. Nire marka 1:35:00ekoa da eta helburua denbora hori jaistea da, eta hala izatea espero dut". 

 

Sakandarrak XVII. Onddo Lasterketan

Gizonak
1. Asier Gutierrez 23:27
2. Sergio Garcia de Eulate 24:29
3. Ekhi Guirado 24:37
6. Ander Erice 25:15
7. Jon Plissonneauq25:27
8. Andoni Goikoetxea 26:10
9. Aimar Araña 26:10
10. Ruben Garcia 26:32
11. Mikel Arrizabalaga 27:12
12. Iosu Urriza 27:18
14. Javi Morras 27:51
15. Joxeja Maiza 27:54
16. Ekhi Olabide 27:55
19. Asier Somocurcio 29:25
20. Endika Legarra 29:43
21. Nicolae Agavriloae 29:47
22. Javier Diaz Zelaia 29:50
23. Eduardo Baez 29:57
24. Joseba gonzalez 29:59
25. Eneko Garasa 30:08
26. Isidro Asurabarrena 30:12
28. Josu Gilen Hualde 30:24
29. Alfredo Amillano 30:42
30. Manuel Cambero 30:45
31. Alvaro Paniagua 30:46
32. Iñaki Paniagua 30:47
38. Andoni Barrena 31:58
43. Jon Lapuente 32:22
47. Xabier Lopez 33:37
48. Andoni Azanza 33:38
49. Samuel Rusu 33:39
50. Luis Mari Malo 33:44
53. Unai Bueno 34:12
54. Daniel Dueñas 34:12
56. Asier Etxeberria 34:14
57. Endika Ziordia 34:20
58. Juantxo Azurmendi 34:24
60. Koldo Razkin 34:31
62. Xabier Borrega 34:32
63. Santi Agirre 34:37
64. Asier Agirre 34:43
67. Adrian Claver 35:15
68. Gorka Pascua 35:16
69. Fco. Javier Rodriguez35:41
76. Alberto Salgado 35:49
77. Alejandro Goikoetxea 35:54
82. Raul Agirre 36:18
83. Goio Rodriguez 36:23
85. Jairo Tapia 36:58
89. Aitor Maiz 37:15
99. Jon Mintegi 38:32
101. D. Fdz. De Garaialde Lazkano 38:51
102. Juanjo Del Olmo 38:51
107. Iker Claver 39:37
109. Peio Diaz 40:07
123. Ander Jaka 42:07
124. Alejandro Morais 42:30
134. Enaitz Larrion 44:16
135. Hodei Zia 44:34
140. Gaizka Anduezaq47:13
142. Aratz Mendoza 56:48

Emakumeak
18. Maalen Beraza 29:22
42. Maite Zabaleta 32:19
51. Laida Garziandia 33:47
52. Miren Rabaz 34:01
55. Naroa Bereziartu 34:14
61. Leire Sayas 34:12
66. Zuriñe Arguelles 35:14
72. Amaia Oiarbide 35:47
73. Aitana Fernandez 35:47
74. Arantzazu Perez de Arenaza 35:47
75. Sihets Agirre 35:47
81. Elaia Agirre 36:18
84. Saioa Iraizoz 36:35
86. Jaione Loban 37:12
87. Andrea Razkin 37:12
88. Andrea Claver 37:15
90. Nerea Viñas 37:24
91. Ainhoa Santano 37:24
92. Ane Goikoetxea 37:43
93. Izaskun Martinez 37:44
94. Olaia Santano 38:03
95.Edurne Somocurcio 38:11
96. Erkuden Madinabeitia 38:11
98. Irantzu Lasa 38:32
100. P. Fdz. De Garaialde Lazkano 38:50
104. Maddi Lizarraga 39:31
105. Olaia Macia 39:31
106. Esti Mateos 39:36
108. Inge Zelaia 39:39
110. Jaione Diaz 40:07
112. Nerea Perez 40:17
113. Jaione Mendinueta 40:49
114. Maria Jose Garcia 40:56
115. Sarabe Begiristain 41:01
116. Irati Begiristain 41:01
117. Beatriz Vegas 41:30
119. Oihane Gartziandia 41:39
120. Joane Garcia 42:06
121. Maria Angeles Duran 42:06
122. Udane Valdivieso 42:06
126. Idoia Granizo 42:44
127. Irene Ruiz de Egino 42:45
129. Idoia Jimenez 44:02
130. Paula Diaz 44:02
131. Itxaso Letona 44:03
133. Marta Toyos 44:11
136. Ginesa Cid 44:35
138. Oihane Mazkiaran 45:06
141. Nerea Mazkiaran 53:34

Erlazionatuak

Onddo artean

Guaixe urr 20 Altsasu