Ualdera eta Amandrea kaleen artean Nasuvinsa enpresa publikoak alokairurako babes ofizialeko 21 etxebizitza egin ditu. Haiek emateko zozketa irailaren 22an egin zen eta Nasuvinsako arduradunek dagoeneko 17 etxebizitza behin behinean nori eman dioten jakinarazi dute. Zerrenda hori Interneten kontsulta daiteke (labur.eus/tf1urxto). Bakarren batek alegazioak aurkeztu nahi baditu, azaroaren 9ra arteko epea du horretarako.