Zumbathon solidarioa antolatu dute Arbizun

Guaixe 2018ko mar. 14a, 12:15

Bularreko minbiziaren aurkako Arbizuko zumbathoia martxoaren 24an izango da, Arbizuko kiroldegian, goizeko 11:00etatik aurrera

Hurrengo astean, martxoaren 24an, bularreko minbiziaren kontrako zumbathoi solidarioa antolatu dute Arbizuko kiroldegian. 5 monitorek gidatuko dute ekitaldia eta euren zaletasunaz, zumbaz gozatzeaz aparte, minbiziaren aurkako borrokarako diru bilketa egitea da euren nahia. Horrela, parte-hartzaileek 5 euroko sarrera ordaindu beharko dute eta, ikusleek, euro bateko sarrera. Ekitaldian hainbat lote sorta zozketatuko dira, Ezkurdia pilotariaren kamiseta eta Osasunako kamiseta tartean.