Hiru nafar hil dira Alpeetan, tartean uhartearakildar bat

Hiru nafar hil dira Alpeetan arroila jaitsieran ari zirela, eta beste lagun bat desagertuta dago. Atzo izan zen istripua, eta Espainiaren kontsulatuak jakinarazi duenez bi lagun Allokoak dira eta hirugarrena Uharte Arakilgoa. 

Suitzako Alpeetan arroila jaitsieran ari zirela hiru nafar hil ziren atzo, eta lagun bat desagertuta dago.  San Galo kantomaneduko Parlitobeleko arroilan izan zen istripua eta Suitzako ATS berri agentziaren arabera, gidaririk gabe ari ziren arroila jaisten. Espainiaren kontsulatuak jakinarazi duenez biktimetako bi Allokoak eta hirugarrena Uharte Arakilgoa dira, eta 20 eta 40 urte bitarte zituzten. Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzak azaldu duenez, sei laguneko taldea zen, baina bi lagun istripua izan baino lehenago itzuli ziren hotelera. 

San Galoko poliziak azaldu duenez, ekaitz gogor batek eraman zituen eta gaur goizean aurkitu dituzte hiru gorpuak. Europa PRess arabera, hasiak dituzte gorpuak aberriratzeko tramiteak.