Hizketan

"Bizikleta Ibilaldi Bereziaren aitzakiarekin jendea elkartzen da, eta horrek zenbait balore lantzeko aukera ematen du"

Maider Betelu Ganboa 2021eko ekainaren 9a

Sakanako Mankomunitateak antolatuta, Itxasperrik Bizikleta Ibilaldi Berezia hartu zuen maiatzaren 30ean. Ehun pertsona baina gehiago bildu ziren, eta balorazio oso positiboa egin du Mank-eko euskara teknikari Izaskun Beltza Razkinek. Beltzak nabarmendu duenez, bizikleta martxaren aitzakian jatorri eta kultura ezberdinetako sakandarrak biltzen dira, eta aniztasuna, euskara, natura, elkartasuna, berrerabilpena… eta antzeko balore lantzeko aukera dute.