Baso suteen plana ezartzeko bilera

Guaixe 2025ko ots. 28a, 09:30

Arakildarrak Babes Zibileko ordezkariekin. NAFARROAKO GOBERNUA

Prebentzio neurriak jaso dira planean.

Basoetako Suteen arriskuaren aurreko Udal Jarduera Plana egina eta homologatua du Arakilek. Horren arabera ibarrean baso suteak izateko arriskua udan egoten da. Arakilen plana indarrean jartzeko bilera izan zen otsailaren 20an. Arakilgo Udaleko eta kontzejuetako ordezkariak Babes Zibileko teknikariekin bilera egin zuten.