Larunbatean osatu zen Arbizuko udal berria, EH Bilduko kideez osatuta. Karmele Marañonek, Francisco Javier Razkinek, Aizaga Zeberiok, Migel Angel Urkiak, Monica Etxebarriak, Jesus Maria Mendinuetak, Miren Mendinuetak eta Jesus Mari Mendinuetak hartu zuten bere kargua, baina Iraitz Goñik ezin izan zuen ekitaldian egon eta hurrengo udal pleno batean hartuko du bere zinegotzi kargua. Guztiek “legeak hala agintzen duelako” formularekin hartu egin zuten kargua eta Karmele Marañon aukeratu zuten Arbizuko alkate berri. Marañonek aurretik Arbizuko alkate izandako Miren Mendinueta eta Jesus Mari Mendinueta izango ditu alboan, zinegotzi moduan.