Ainara Ladron Logroñoko espetxera eraman dute

Guaixe 2016ko mar. 14a, 12:40

Martuteneko espetxean aste bat eman gabe, eta ostiralerako Donostian epaiketa data izanda ere, Ainara Ladron Logroñoko espetxera eraman dute. Bestalde, atzo Martuteneko espetxera martxa laranja egin zen Eleak-Libre mugimenduek deituta. A8 autobidea mozteagatik egin behar zen epaiketara ez agertzeagatik atxilotu zituzten hiru gazteak askatzea eskatu zuten, haiek estatuko espetxeetara dispertsatu izanarekin batera. Gazteek autobidea “elkartasunaren izenean” moztu zutela nabarmendu zuten.

“Euskal Herrian inposatu diguten demokrazia eredu honetan, delitua ez da dozenaka gazteren eskubide zibil eta politikoak bortxatzea, horiek atxilotzea, torturatzea, espetxeratzea, dispertsatzea eta ondoren kargurik gabe libre uztea. Jendarte honetan delitua gertakari horiengatik indarkeriarik gabe A8a moztea eta epaiketara ez azaltzea da”. 2007an Segiren kontrako epaia salatzeko autobidea itxi zuten gazteen ekintza defandatu zuten Martuteneko espetxeko atean atzo: “edonoren eskubide zibil eta politikoen bortxaketa salatza guztion betebehar politikoa izanik, zuek eredu izan zarete, injustizia horren aurrean desobedientziaz eta ekintza zuzenaz jokatuz”.

Erlazionatuak

Ainara Ladron atxilotua

Guaixe 2016 mar 07 Arbizu