Udaberriko azoka prest

Guaixe 2017ko api. 21a, 09:04

Igandean, 10:30etik 14:30era plazan. Eguraldiak lagunduko ez balu toldoa jarriko litzateke.

Zortzigarren urtez lore eta landare azoka hartuko du Arbizko Udalak. Bisitariak eta arbizuarrak herrian bertan etxeak edertzeko eta baratzak janzten hasteko landarez hornitzeko aukera aparta da azoka. Horretarako hainbat postutan eskaintza zabala opatuko dute. Esaterako, dagoeneko presentzia ziurtatu du Urtieneak (Usurbil). Gainera, lore eta landareak egoki hartzen laguntzeko Sakanako Mankomunitateko Hondakinen Zerbitzuak konposta banatuko du.

Arbizuko Udala da antolatzailea eta Udaberriko Azoka izena ematea erabaki du. Izan ere, lore eta landareez aparte beste hainbat gauza izanen dira Arbizuko plazan: Arizkuren (xaboiak eta ukenduak), Urdiaingo xaboiak, Mikel Berastegi (eztia), Tomas Mauleon (zura), Miriam (oihalak  eta artilea), Maika (haziak eta ukenduak), Ines (jateko haziak, bero-zakuak), Batuta birziklatze laborategia, Idoia Zufiaurre (ilustrazioak), Irantzu Gartzia (Zergatik ilustrazio liburua) barazkiak saltzen dituen postu bat, larruzko pilotak...

Liburu trukea
Liburuaren Eguna dela eta, joan den urtean bezala, Arbizuko udal liburutegia presente egonen da. Azokan mahaia jarriko dut eta han liburuak trukatzeko aukera izanen da.