'Birritan bortxatua' antzezlana Arbizun

Guaixe 2021ko ots. 17a, 12:35

Larunbatean, otsailak 20, 18:30ean, Aldatzen Laguntzen konpainiaren obra izanen da Arbizuko kiroldegian. Sakanako Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzuaren Martxoak 8ko programazioaren barruan antolatu dute ekintza. 

Duela hamar urte inguru sortu zuen Ion Martinez antzerkigileak Aldatzen Laguntzen antzerki taldea. Gizarte gaiak lantzeko sortu zuten antzerki taldea, eta "hainbat erronka" jorratzea gustatzen zaie eta aurreko urtean Birritan bortxatua antzezlana mustu zuten. 2016. urtean sanferminetan izandako Mandaren auzia deitutako talde bortxaketa izan zen antzezlanaren abiapuntua. Emakumeak biktima bikoitzak direla azaltzeko lan bat da, Martinezek azaldu bezala. Larunbatean, 18:30ean, Arbizuko kiroldegian emanaldia eginen dute, Martxoak 8ko Sakanako Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzuaren programazioaren barruan. Gonbidapenak berdintasuna@sakana-mank.eus helbidean eska daitezke. 

Erlazionatuak

Drama indartsu bat

Eneida Carreño Mundiñano eta Erkuden Ruiz Barroso 2020 aza 03 Arbizu