Hizketan

"Xake Txapelketan aritzeko maila bat izatea beharrezkoa da eta gu jendea trebatzeko prest gaude"

Maider Betelu Ganboa 2022ko otsailaren 4a

Sakanako Zaldi Beltza Xake Taldea mailaz igo da eta Nafarroako Bigarren Mailako Taldekako Txapelketa jokatuko du. Seiko taldeak direnez, xakelari gehiago behar dituzte eta taldeko Sebastian Insaustik bertan aritzera animatu ditu txakelari sakandarrak.